miércoles, 22 de febrero de 2017

Ingurumen Komitearen 2. bilera

Aste honetan Ingurumen Komitearen 2. bilera ospatu dugu. Bilera honetan parte-hartzearen diagnostikoa Egipto dugu eta eskolako diagnostikoa adostu dugu.




martes, 21 de febrero de 2017

ELIKAGAIEN TRENA


Hiru urtekoak osasuntsu jatearen garrantzia ikasten ari gara gure azken proiektuarekin eta elikagai mota desberdinak ezagutzeko tren eder hau prestatu dugu.






GURE INGURUMENA ZAINTZEN



Haur eskolako txikienek poliki-poliki ingurumena zaintzen ikasten dute.
Yogurtak hori koloreko zaborrera bota, papera eta tapoiak birziklatu eta gelatik atzeratzean argiak amatzen dituzte.






miércoles, 15 de febrero de 2017

Agenda 21 ekintzak: 5 urtekoenak



Bost urteko ikasleok, besteak beste, ondorengo ekintzak egiten ditugu ingurugiroa zaintzeko: papera birziklatu, argia eta ura modu arduratsuan kontsumitu eta tapoi bilketa.









martes, 14 de febrero de 2017

Klima aldaketa

Aurten Agenda 21 proiketuaren barruan lantzen ari garen gaia "klima aldaketa" da. Hona hemen Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleak egiten ari garen jarduera batzuen argazki adierazgarri batzuk.











jueves, 9 de febrero de 2017

Kabiak begiratzen

Pasa den egunean; otsailaren 2an,  ingurumen komitearen ikasleok txango txiki bat egin genuen. Ana eta Aritzekin kabiak begiratzera joan ginen, Artxandan zegoena desagertu dela ikusi genuen; bestean ez da txoririk egon.






jueves, 2 de febrero de 2017

Trueba elurretan

Urte batzuk elurretara joan Gabe, aurten lortu dugu!!
Gelatik kanpo asko ikasten denez, Truebako ikasleak, gurasoak eta irakasleok Villanuara abiatu gara asteburu hau pasatzera.
Candanchunen eskiatzen ibili gara. Bertan kirola praktikatzeaz gain, neguko paisaian gertatzen diren aldaketak gertutik ikusteko aukera izan dugu: elurra, izotza, temperatura baxuak…

Bueltan oso nekatuta sentitu bagara ere, primeran pasatu dugu elkarrekin eta errepikatzeko gogo handia!!!!