martes, 24 de mayo de 2016

3. mailan, "School to School" proiektuan.

    Kultur-aniztasun eguna dala eta, hirugarren mailan bideo bat prestatu dugu Vicente Ferrer erakundearekin burututako "School to School" proiektuan egindako lanaren inguruan.





jueves, 19 de mayo de 2016

6. mailakoak Urkiolako Parke Naturalean


        Maiatzak 19an seigarren mailakoak Urkiolako parke naturalera joan dira. Bertan, ariketa desberdinak egin dituzte biodibertsitatea lantzeko.
Txori desberdinak ikusi, ingurunean egondako zuhaitzak, hostoak eta fruituak aztertu, ingurunea zaintzeko kontutan hartzeko pausuak ikasteko jolasekin jolastu eta Urkiolako historiari buruzko bideo bat ikusi zuten. Egun zoragarria naturarekin kontaktu zuzenean egoteko.








martes, 17 de mayo de 2016

DBHko 1. mailakoek Bilboko itsadarrean arraun egiten.

Joan den ostiralean, DBHko 1. mailakoak Bilboko itsasadarrera joan ziren arraun egitera. Argi geratu zen Nerbioi ibaia geurea dela. Hemendik Kontxako estropadetara.













martes, 10 de mayo de 2016

Lau urteko umeen “Udaberria” proiektua.

    Udaberria heldu denez urtaro honi buruz proiektua egin dugu. Denetariko jarduera egin dugu baina gehien gustatu zaiguna haziak erein, ureztatu eta nola hazten diren ikustea izan da.
    Hona hemen argazki batzuk:







Eskolen Arteko Foroa ospatu da Otxarkoagako Udaltegian

             Maiatzaren 5ean Eskolen Arteko Foroa ospatu dugu Otxarkoagako Udaltegian. Aurten Alex Samaniegok eta Ainhize Ortegak parte hartu dute. Egun honetan Barruti guztiok Udalara eramango ditugun proposamenak erabaki ditugu.











viernes, 6 de mayo de 2016

6. Mailakoak birziklaketa eta natura ingelesez lantzen

 &. Mailakoak proiektua egiten ari dira, aurkezpen hauek ingeleseko ikasgaian egin dituzte eta birziklaketa eta naturarekin zerikusia dute. Mundua hobetzeko egin behar ditugun gauzak aurkezten dituzte, ondo daudenak eta txarto daudenak.






jueves, 5 de mayo de 2016

martes, 3 de mayo de 2016

5. mailako ikasleek Gorbeiako Parkean

Joan den ostiralean, apirilak 29  5. mailako ikasleek Gorbeiako ParKe Naturala bisitatu genuen. Lehenengo, Aretatzako gorbeiako parketzean (interpretazio zentrua) hasi ginen lanean, geobiodibersitatea lantzen eta beranduago, Saldropora  abiatu ginen. Han Ginkana joku bat jolastu genuen. Ekintza dibertigarria izateaz gain naturari buruz asko ikasi genuen.