viernes, 18 de marzo de 2016

Kabiak Artxandan

     Artxandako Trueba ikastetxean auzoko diagnostikoa egin dugu . Ingurugelak emandako kabiak Artxandan ipini ditugu., aukeratutako zuhaitzak arkaziak izan dira. Zuhaitzean igotzea zaila izan da baina lortu dugu !!!!!!





martes, 8 de marzo de 2016

Txorientzako janleku bat

      Ingurugelako gomendioak jarraituz, eskolako ekodelegatuek txorientzako janleku bat ipini dugu eskolan. Honela, janaria eskainiko diegu neguan, janaria eskasa denean. Hasiko gara sagarra eskaintzen eta zer  txori mota hurbiltzen den behatuko dugu.



lunes, 7 de marzo de 2016

Hau bai herri desberdina!!!!!

          Azken aste hauetan gure proiektuaren eskutik Txinan egon gara. Bidaia zoragarria izan da! Herri honetako gauza piloa ezagutu dugu: ohiturak, hango landare eta animaliak, jantziak, alfabetoa, … Eta azken egunean tea edan genuen! Baina ez kezkatu, teina gabekoa izan zen eta!

                Hemen dauzkazue argazki batzuk.